Baskonia
Endesa Liga
S.L | ERREDAKZIOA
Baskoniak Pablo Lasoren Real Madril gainditu du (94-81) eta titulua eskuratzeko lehian izango da. San Emeterio izan da jokalari onena.
Bideoak (1)
Laboral Kutxa titulurako playoffetarako sailkatu da fase erregularreko azkenaurreko jardunaldian Pablo Lasoren Real Madrili irabazita (94-81).
Pablo Lasoren taldeak erraz mugitu du baloia hasierako zortzi minutuetan, baina San Emeteriok bizkar gainean hartu du taldea eta lehen laurdena 26-19 amaitu da. Hirukoei esker suspertu da Baskonia.
Markagailuko aldea handitu du Laboral Kutxak bigarren laurdenean eta neurketako bigarren zatiari hamalau puntuko aldearekin egin dio aurre (49-35). Navarroren gizonak sendotasunez eta intentsitatez aritu dira atzean.
Zuriek markagailuan hurbiltzeko xedez egin dute lan hirugarren laurdenean (71-61). Azken laurdenaren hasieran seira jarri da Real Madril (73-67), baina Baskoniak ez du playoffetarako txartela lortzeko aukera galdu nahi izan eta hala erakutsi du.
Fernando San Emeterio eta Rudy Fernandez izan dira partidako jokalari onenak (26 puntu eta 27ko balorazioa).
Fitxa teknikoa:
94 - Laboral Kutxa (26+23+22+23): James (12), Causeur (13), San Emeterio (26), Shengelia (8), Iverson (4) -hasierako boskotea- Adams (8), Tillie (7), Begic (7) eta Hopson (9).
81 - Real Madril (19+16+26+20): Campazzo (6), Rivers (8), Rudy Fernandez (26), Slaughter (4), Bourousis (2) -hasierako boskotea-, Nocioni (5), Rodriguez (15), Carroll (5), Maciulis (4), Doncic (2) eta Mejri (4).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa