Baskonia
Porrota Madrilen
L.E. | eitb.eus
Ibon Navarroren taldeak azkenera arte sufritu beharko du titulua lortzeko kanporaketan sartzeko, aurretik dituzten bi jardunaldietan.
Ibon Navarro, Laboral Kutxako entrenatzailea. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxa Baskoniak 86 eta 76 galdu du Madrilen Movistar Estudiantesen aurka, eta, ondorioz, azkenera arte borrokatu beharko du Ligako play-offetan sartzeko. Laboral Kutxa Estudiantes baino gehiago da, baina gaurkoan madrildarrek errepasoa eman diete arabarrei.
Lehen laurdena kenduta (26-23 amaitu da), gainerakoetan Txus Vidorretaren taldeak nahi bezala jokatu du, eta alde erosoa izan du markagailuan (abantaila 21 puntura arte iritsi da azken laurdenean).
Arabarrek sufritu egiten dute, asko, buruz buruko defentsan, eta gaur, gainera, errebotean eta erasoan ez dira batere fin ibili. Atsedenaldirako, Estudiantes 67 eta 54 izan da aurretik, 13 puntuko abantaila lortuta.
Ibon Navarroren taldeari bizitasuna falta izan zaio, erritmoa ezin hartuta aritu dira, eta horrek jokoa eta markagailua aurkariaren esku utzi ditu.
Azkenean, 86 eta 76, Estudiantesen alde. Laboral Kutxak gogor borrokatu beharko du geratzen diren bi jardunaldietan play-offetatik kanpo ez geratzeko.
o ez geratzeko.Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa