Baskonia
Endesa Liga
Agentziak | Erredakzioa
Laboral Kutxa jaun eta jabe izan da lehen bi laurdenetan, baina hirugarrenean behera egin du, eta partida oparitzeko zorian izan da.
Darius Adams. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxak Baloncesto Sevilla gainditu du (83-91), hasieratik nagusituta. Hirugarren laurdenean okerrera egin du arabarren jokoak, eta etxekoak markagailuari buelta ematen saiatu dira.
Erasoan bikan aritu da Baskonia lehen laurdenean, eta zortzitik sei hiruko sartu ditu. Bigarren laurdenean, errenta handitu dute Navarrorenek (33-54), hein handi batean Fabien Causeurren lanari esker.
Hirugarren laurdenean, ordea, 24-9ko partziala lortu dute andaluziarrek, eta markagailuan hurbildu dira (63-65). Partidako jokaldi erabakigarria Mike Jamesena izan da amaierarako hiru minuturen faltan. Luis Casimiroren taldearen susperraldia bertan behera geratu da, eta puntuak Laboral Kutxak eskuratu ditu.
Fitxa teknikoa:
83 - Baloncesto Sevilla (21+18+24+20): Radicevic (7), Urtasun (-), Penney (20), Byars (10), Porzingis (10) -hasierako boskotea-, Woodside (7), Oriola (11), Berni Rodríguez (8), Balvin (-) eta Hernangómez (10).
91 - Laboral Kutxa (35+21+9+26): Adams (12), Mike James (14), Causeur (25), Shengelia (11), Iverson (7) -hasierako boskotea-, Tillie (2), Begic (3), San Emeterio (15) eta Hansbrough (2).
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa