Baskonia
Top 16a
Leire Etxazarra | eitb.eus
Ibon Navarroren taldeak partida bikaina jokatu du eta ez die turkiarrei aukerarik eman. Top 8rako txartela azken jardunaldian erabakiko da, Malagan, datorren ostegunean.
Albisteak (3)
Laboral Kutxa Baskoniak garaipen handia lortu du Fenerbahce ahalguztidunaren aurka. Ibon Navarroren taldeak norgehiagoka borobila egin du, eta lortutako garaipenari esker Europako zortzi onenen artean sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute, Euroligako Top 16a amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan.
17 punturen aldeak argi eta garbi utzi du baskonisten nagusitasina. Arabarrek talde-joko bikaina egin dute, serioa, eta ez diete turkiarrei aukerarik eman. Datu esanguratsua: Laboral Kutxa aurretik izan da markagailuan partida osoan. 20 puntukoa izan da alderik handiena, laugarren laudernaren azken txanpan.
Gasteiztarrak buru-belarri izan dira neurketan sartuta, hasiera-hasieratik. Jokoa kontrolatu dute, eta lehen laurdenaren amaierarako zazpi puntuko aldea izan dute markagailuan: 21-14.
Batzuek ez dute oso argi izan nagusitasun horrek iraungo zuen ala ez, baina bigarren laurdenean ere Baskonia jaun eta jabe izan da. Fenerbahce, berriz, asmatu ezinik, arabarren nagusitasuna nola aurre egin jakin ezinda. Atsedenaldian aldea handiagoa izan da: 42-29, Ibon Navarroren taldearen alde.
Hirugarren laurdenean gasteiztarrek ohiko krisia izango zutelako susmoa izan da, turkiarrek 0 eta 6ko partziala egin baitute aitaren batean. 42 eta 35 hurbildu dira. Baina Adamsen hiruko batek eta Causeurrek jarraian sartutako biko saskiratzeak mamu guztiak uxatu dituzte. Taldeak sendo eutsi dio bere jarrerari, eta hirugarren laurdenaren amaieran 14 puntuz izan dira aurretik: 61-47.
Azken laurdenean, erraz
Azken 10 minutuetan jai-giroa izan da nagusi Buesa Arenan, bai jokalarien aldetik, eta bai zaleen aldetik. Gauzak horrela, 20 puntuko aldea ere izan dute gasteiztarrek, baina azkenean 17 puntuz nagusitu dira, 93 eta 76.
Final-laurdenetarako pasea Unicajaren aurkako partidan jokatuko dute arabarrek, Malagan, Euroligako Top 16ko azken jardunaldian.
Fitxa teknikoa:
93 - Laboral Kutxa (21+21+19+32): Adams (15), Causeur (15) Shengelia (5), San Emeterio (15), Iverson (8)-hasierako boskotea-, James (19), Begic (7), Diop, Tillie (6), Hansbrough (3), Carlos Martínez.
76 - Fenerbahce (14+15+18+29): Zisis (6), Bogdanovic, (11) Cetin (3), Bjelica (17), Savas (7), -hasierako boskotea-, Goudelock (7), Erden (4), Yurtseven, Vesely (13), Preldzic (2), Mahmutoglu (6), Sipahi.
lu (6), Sipahi.Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa