18:41

Baskonia

Erabakia

Bost partidako zigorra jaso du Shengeliak eta laukoa Todorovicek

Erredakzioa

Dairis Bertans (Bilbao Basket), Ilimane Diop eta Mamadou Diop (Laboral Kutxa Baskonia) jokalariei, bestalde, 3.000 euroko isuna ezarri diete.

  • Liskarraren unea. Argazkia: EFE

    Liskarraren unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ACBko disziplinazko epaileak bost partidako zigorra ezarri dio Laboral Kutxako Tornike Shengeliari eta laukoa Bilbao Basketeko Dejan Todorovici, Endesa Ligako 22. jardunaldiko partidan jazotako istiluen ondorioz.

Jokalarien jarrera "falta larritzat" jo du epaileak, ACBk jakinarazi duenez. Dairis Bertans (Bilbao Basket), Ilimane Diop eta Mamadou Diop (Laboral Kutxa Baskonia) jokalariei, bestalde, 3.000 euroko isuna ezarri die.

Erabakiaren aurka helegitea aurkezteko parada izango dute Bilbao Basketek eta Baskoniak, hamar eguneko epean. Helegiteak aurrera egin ezean, TADera joko ahal izango dute (15 eguneko epea). Horretan ere helegitea atzera botaz gero, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian izango lukete azken aukera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena