Baskonia
Endesa Liga
Erredakzioa
Ostegunean CSKAren aurka galdu ostean, Ibon Navarroren taldeak partida erosoa izan du Buesa Arenan. 12. garaipena lortu dute gasteiztarrek, Endesa Ligan.
Mike James, partidako jokaldi batean. Efe.
Laboral Kutxa Baskoniak garaipena lortu du Morabanc Andorraren aurka, 89-74, ahalegin handirik egin gabe. Hirugarren laurdenean erritmoa apur bat handitzearekin nahikoa izan dute arabarrek amaierara sufrimendurik gabe iristeko.
Hala ere, lehen zatian Ibon Navarroren taldea makal aritu da eta Andorra 34-39 aurretik iritsi da atsedenaldira, 20 minutu txukun eginda.
Hirugarren laurdenean aurkaria gehiago estutu dute Baskoniako joaklariek, eta 29-11ko partziala eginda, partida ondo baino hobeto bideratu dute. Bukaeran, beraz, 89-74, Laboral Kutxaren alde.
Fitxa teknikoa:
89 - Laboral Kutxa (21+13+29+26): Adams (14), Causeur (20), Bertans (9), Tillie (13), Iverson (4)-hasierako boskotea-, James (8), Begic, San Emeterio (16), Hansbrough (5).
74 - Morabanc Andorra (22+17+11+24): Schreiner (5), Navarro (4), Gomes (8), Bogris (11), Bogdanovic (16) –hasierako boskotea -, Sada, Trías, Stojanoski (18), Green (5), Jawai (7).
(5), Jawai (7).Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa