Baskonia
Euroligako Top 16a
Erredakzioa
Gasteiztarrak andaluziarrak baino hobeak izan dira, Darius Adamsen gidaritzapean.
Albisteak (3)
Laboral Kutxak garaipen batekin eman dio amaiera Euroligako Top 16ko lehen itzuliari. Arabarrek landutako garaipena lortu dute Unicajaren aurka, eta, horri esker, final-laurdenetan sartzeko aukerekin jarraitzen dute.
Arabarren jokoak hobera egin du partidak aurrera egin ahala, Darius Adamsen gidaritzapean. Adamsek 20 puntu egin ditu eta 20 segundoren faltan hiruko erabakigarria sartu du.
Azken laurdenean urduritasuna izan da nagusi arabarren artean, eta Unicajak markagailuko aldea murriztea lortu du. Azken minutuan, aldea lau puntukoa izan da bakarrik: 76-72. Baina, esan bezala, Adamsen hirukoak merezitado garaipena eman die arabarrei.
Fitxa teknikoa:
79 Laboral Kutxa (27+17+21+14): Adams (20), Causeur (12), Bertans (4), Shengelia (12), Iverson (4)-hasierako boskotea-, James (2), San Emeterio (12), Tillie (6), Diop, Hansbrough (7).
74 Unicaja Málaga (21+20+17+16): Markovic (2), Vasileiadis (11), Kuzminskas (12), Green (8) Vázquez-hasierako boskotea-, Granger (11), Toolson (3), Stefansson (5), Suárez (9), Thomas (9), Golubovic (4).
Golubovic (4).Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa