21:25

Baskonia

Porrota Unicajaren aurka

Laboral Kutxak ezin izan dio liderrari irabazi, gutxigatik (76-74)

Erredakzioa

Ibon Navarroren taldea atzetik joan da partida osoan, baina partida iraultzeko aukerei eutsi die azken minutura arte.

  • Mirza Begic eta Fran Vazquez. Efe.

    Mirza Begic eta Fran Vazquez. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unicajak etxean partidarik galdu gabe jarraitzen du, Laboral Kutxa 76 eta 74 mendean hartuta. German Gabriel Bilbao Basketeko jokalari ohiak debuta egin du andaluziarrekin.

Partida ez da ona izan lehen laurdenean. Unicajari kosta egin zaio neurketan sartzea, baina, hala ere, lehen 10 minutuak aurretik amaitu du: 18-14.

Gasteiztarrei erregulartasuna falta izan zaie, errotazio asko egin dituzte, eta markagailuan gertu egoten saiatu dira. Hala ere, Kostas Vasileiadisen hiruko batek 37 eta 25eko emaitza jarri du markagailuan 16. minutuan, partidako alderik handiena.

Andaluziarrak pixka bat lasaitu dira, eta Baskoniak etekina atera dio horri, eta, 0 eta 8ko partziala eginez, markagailuan 37 eta 33ko emaitzara hurbildu da. Atsedenaldian, arabarrak hiru puntuz izan dira atzetik: 40-37.

Itxaropenari amaierara arte eutsio diote Ibon Navarroren mutilek: 68-64 izan dira 37. minutuan, eta 75-71, 14 segundoren faltan. Baina Unicaja sendo agertu da eta garaipenak ez dio ihes egin (76-74).

Fitxa teknikoa:

76 - Unicaja (18+22+12+24): Granger (15), Suárez (-), Toolson (-), Thomas (-), Golubovic (4) -hasierako boskotea-; Gabriel (2), Markovic (1), Vasileiadis (8), Kuzminskas (17), Vázquez (16), Stefansson (4) eta Green (9).

74 - Laboral Kutxa Baskonia (14+23+10+27): James (7), Causeur (4), Bertans (5), Shengelia (7), Iverson (12) -hasierako boskotea-; Adams (13), Tillie (6), Begic (3), San Emeterio (11) eta Hansbrough (6).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena