Baskonia
Endesa Liga
Erredakzioa
Ibon Navarroren taldea Rio Natura Monbusi gailendu zaio Buesa Arenan. Gasteiztarrak galtzen hasi dira, baina atsedenaldirako markagailua irauli eta merezita irabazi dute partida.
Mike James eta Rafa Luz, partidako jokaldi batean. Efe.
Laboral Kutxa aise gailendu zaio Rio Natura Monbus taldeari, 85-77, eta Endesa Ligako zortzigarren garaipena lortu du.
Gasteiztarrak sendo dira sailkapeneko bederatzigarren postuan. Galiziarrek ondo eutsi diote aurkariari lehen laurdenean, baina atsedenaldiaren ostean behera egin dute eta Waczynski, Kleber eta Triguero jokalarien lanari esker lortu dute partidan sartuta jarraitzea. Hiruren artean 54 puntu egin dituzte.
Baskoniak, aldiz, lehen zatian sufritu egin du, baina bigarrenean disfrutatzeko garaia iritsi zaio. Mike James izan da jokalaririk onena; 18 puntu egin ditu eta partida hausteko gai izan da, azken laurdenean sartutako hirukoei esker.
Fitxa teknikoa:
85 - Laboral Kutxa (15+21+25+24): James (18), Causeur (2), San Emeterio (11), Shengelia (12), Begic (6) -hasierako boskotea-, Adams (7), Bertans (7), Iverson (14), Tillie (1), Hansbrough (7), Diop.
77 - Río Natura Monbus (20+13+17+27): Pozas, Kleber (16), Purmpla (5), Waczynski (26), Triguero (12) -hasierako boskotea-, Freire (3), Corbacho (8), Giannopoulos, Miller (3), Cárdenas, Nankivil (4).
>
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa