Baskonia
77-71
ERREDAKZIOA
Baskoniak erremontada bikaina lortu du Fuenlabradaren aurka. Atsedenera heldu denean, 28-37 markatzen zuen markagailuak. Baina azken laurdenean nagusitu egin dira Navarroren mutilak (77-71).
Albisteak (2)
Laboral Kutxak garaipen handia erdietsi du eguerdian Fuenlabradaren aurka Buesa Arenan, 77 eta 71 irabazita. Laugarren laurdenera arte atzetik ibili dira markagailuan, ezinean baina azken 10 minutuetan irauli egin dute markagailua.
Azken txanpa horretan, gasteiztarrek sei saskiratze sartu dituzte 6,75 metrotatik, eta horretan zeresan handia izan du Heurtelek, hiru hiruko sartu baititu berak. San Emeteriok ere beste bi hiruko eta Causeaurrek beste bat sartu du erremontada handiaren parte handia izanik.
Fuenlabradak ez du maite Buesa Arena, egin dituen hamabost bisitetako bakar bat ere ez baitu irabazi. Hala ere, partidan zehar, garaipena eskuan izan du.
Luis Casimiroren mutilen artean, Panko eta Baron izan dira protagonista hasieran, 7 eta 14ean jarri baitute markagailua, oraindik partidaren erritmoa aurkitzerik ez zuen Baskoniaren aurrean.
Horren aurrean, Navarrok lau aldaketa egin ditu jarraian. Gainera, ondo egin ere, aldaketek ondorio onak ekarri baititu. Alegia, 18 eta 17n jarri baitute markagailua; etxekoen alde.
Defentsan ere indarberritu egin dira Navarroren mutilak eta hobekuntza sumatu da hirugarren laurdena bukatzear zegoenean. Hala ere, 50 eta 54 batekin nagusi ziren madrildarrak. Eta, beraz, dena erabakitzear zegoen azken hamar minutuetan.
Burtt eta Pankoren joko zentzuduna Fuenlabradaren atxaldirik garrantzitsuena izan da, amaiera interesgarri bat eskaintzeko. Bost minutu falta zirenean, madrildarrak nagusi ziren 59 eta 64.
Baina San Emeterioren bi tripleek, Causeaurren batek eta Heurtelek hirurek mirariari ateak zabaldu dizkie, markagailua irauliz. Gainera, Casimiroren mutilek jokalari garrantzitsua galdu dute (Panko), bosgarren falta egin ondoren.
FITXA TEKNIKOA
Laboral Kutxa (18+10+22+27): Heurtel (13), Causeur (15), Bertans (6), Shengelia (8), Iverson (3) –hasierako bostekoa-, James (8), San Emeterio (8), Begic (6), Vujacic (6), Diop (0) y Tielle (4).
Fuenlabrada (17+20+17+17): Rodríguez, Baron (9), Panko (23), Clark (9), Akindele (9)-hasierako bostekoa-, Díaz (3), Diagné, Vega (5), Burtt (13), Miso.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa