15:58

Baskonia

Bost porroten ondorioz

Errege Kopatik gero eta gehiago aldentzen ari da Baskonia

ERREDAKZIOA

Lehiaketan parte hartzeko sailkatuak nortzuk diren 17. jardunaldian emango dira jakitera, lehenengo bueltaren amaieran. Eta hauek ohiko faseko lehen zortziak izango dira.    

  • San Emeterio, Baskoniako jokalaria. Argazkia: EFE

    San Emeterio, Baskoniako jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxa talde gasteiztarrak jokatu dituen zortzi partidetatik soilik hiru irabazi ditu, eta beraz, honek zaildu egiten du hurrengo otsaileko Errege Koparako bere parte hartzea.

17. jardunaldian, lehen bueltaren amaieran emango da jakitera lehiaketan parte hartuko duten zortzi sailkatuak zeintzuk izango diren.

Kanaria Handiko Herbalife taldea etxeko talde gisa sailkatuta dago jada. Eta beraz, beste zazpi taldek izango dute txapelketa honetako partaide izateko aukera.

Zortzi partidetan lortu dituzten hiru garaipenak datu lazgarriak dira Laboral Kutxarentzat, eta bolada txar honi amaiera emateko, hurrengo bederatzi partidetan ezingo dute akatsik egin, Lizan ia garaipen guztiak pilatu ahal izateko.

Hala ere, bera baino sasoi hobean dauden taldeen aurka aritu beharko da Laboral Kutxa. Besteak beste, Zaragozako CAI, Murtziako UCAM, Iberostar Tenerife eta Madrilen zelaira ere bidaiatu beharko du.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena