Baskonia
8. jardunaldia
Erredakzioa
Eskuetan zeukaten garaipena ihes egiten utzi zuten gasteiztarrek Badalonan, Joventuten kontra. Baskoniak etxetik kanpo irabaztea zer den ez daki.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Laboral Kutxa Baskonia esku hutsik bueltatu da etxera. Euroligan, Lituanian, puntu bakar batengatik galdu zuten Neptutas Klaipedasen kontra 80-79, eta Endesa Ligan Badalonako Joventuten kontra ere puntu bateko aldearekin galdu zuten; 83-82.
Partida hasieratik Ibon Navarroren gizonek aurrea hartu zuten markagailuan, eta joko azkar batekin atsedenaldira aurretik joatea lortu (42-45) zuten. Halere, azken laurdenean Joventutek markagailuari buelta ematea lortu zuen garaipena eskuratzeko.
Heurtelek bere abagunea izan zuen partida irabazteko, baina erasoan erabaki okerra hartu, eta etxeko taldeak, aldiz, ona, neurketa etxean geratzeko.
FIXTA TEKNIKOA
83 - Fiatc Joventut (23+19+25+16): Mallet (6), Ventura (4), Kirksay (10), Suton (22), Miralles (8) -hasierako taldea-, Vidal (13), Savané (2), Suárez (6), Llovet (-), Hannah (12) eta Barrera (-)
82 - Laboral Kutxa (23+22+26+11): Heurtel (16), Causeur (6), Shengelia (11), Bertans (19), Iverson (11) -hasierako taldeal-, Begic (8), Ilimane Diop (-), Perkins (-), Tillie (6), San Emeterio (3) eta Vujacic (2).
Partzialak: 23-23 / 19-22 / 27-26 / 16-11
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa