Baskonia
Euroliga
Erredakzioa
Gasteiztarrek maldan gora dute Euroliga. Hirugarren laurdenean 18 puntu azpitik izan dira, baina, Begic fitxaketa berriaren eta Heurtelen lanari esker, markagailua iraultzear izan dira.
Albisteak (4)
Laboral Kutxari garaipenak ihes egin dio Neptunas Klaipedaren aurka jokatutako partidako azken segundoetan (80-79). Neurketa bizia izan da, zuri-beltzez betetakoa. 18 puntuz atzetik ere izan dira gasteiztarrak azken laurdenean, baina, bukaeran, Heurtelek bere eskuetan izan du garaipena, azken jaurtiketan.
Frantziarra izugarri aritu da, 31 puntu egin, zortzi hiruko sartu eta 36ko balorazioa lortu du, baina huts egin du partidako une erabakigarrian.
14 segundoko azken baloi jabetzaren ardura bere gain hartu du Heurtelek, baina bost metrotik egindako jaurtiketa ez da sartu, eta, ondorioz, Baskoniak laugarren porrota jaso du Euroligan. Ondorioz, benetan zail dauka Top 16an sartzea.
Ibon Navarro entrenatzailearen estreinako partida izan da Euroligan, eta arabarrek makal hasi dute neurketa. Hala ere, Heurtelek laurdenaren amaieran egindako bost puntuek 20 eta 15eko emaitza jarri dute markagailuan.
Hortik aurrera, neurketa parekatuta joan da, baina Neptunasen gidaritzapean.
Krisia, hirugarren laurdenaren hasieran
Bigarren zatian, Baskonia ilunena atera da Lituaniako kantxara. Lituaniarrek 12 eta 2ko partziala egin dute hiru minutuan, eta 53 eta 35 jarri dira aurretik.
Sarraskiari nolabaiteko konponbidea emateko, Ibon Navarrok Mirza Begic fitxaketa berria kantxaratu du. Gauzak hobera egin dute, baina hobekuntzak ez du asko iraun.
Laboral Kutxa hiru minutu egon da saskiratzerik lortu barik, eta lituaniarrak 66 eta 54 jarri dira aurretik.
Heurtelek taldeari eutsi dio eta, amaierarako bi minuturen faltan, aurretik jarri du Baskonia hiruko bat saskiratuta: 73-75.
Heurtelek huts, azken jaurtiketan
Baina Navarroren mutilek huts ugari egin dituzte, eta azkenean garesti ordaindu dute. 14 segundoren faltan, 80-79 izan dira atzetik, baina baloiaren jabetza zutela.
Azken jokaldian, Heurtelek bere gain hartu du azken jaurtiketa egiteko ardura. Bost metrotik jaurti eta huts egin du frantziarrak, partida osoan bikain aritu arren.
Ondorioz, Laboral Kutxa Baskoniari maldan gora jarri zaio Europako 16 talde onenen artean sartzea.
Fitxa teknikoa:
80 Neptunas Klaipeda (20+21+20+19): Shakur (16), Zavackas (16), Mazeika (8), Gailius (12), Galdikas (8) –hasierako boskotea–, Butkevicius (3), Sinica, Girdziunas (8), Vasylius (6), Dimsa (3), Benson.
79 Laboral Kutxa (15+18+21+25): Heurtel (31), Causeur (2), Bertans (8), Shengelia (4), Iverson (12) –hasierako boskotea–, Perkins, Tillie (4), San Emeterio (4), Vujacic (2), Begic (8), I. Diop (4).
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa