12:56

Baskonia

Crespi bota dute

Azken bi urteetan izandako bosgarren entrenatzailea da Ibon Navarro

Erredakzioa

Marco Crespi kargutik kenduta, Navarrok izango du Laboral Kutxa Baskonia zuzentzeko ardura. Gasteiztarra Crespiren bigarrena izan da orain arte.

  • Ibon Navarro, Baskoniako entrenatzaile berria. EiTB.

    Ibon Navarro, Baskoniako entrenatzaile berria. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibon Navarro Laboral Kutxa Baskoniak azken bi urteetan izandako bosgarren entrenatzailea da. Navarrok Marco Crespiren kargugabetzearen ondorioz hartuko du taldearen ardura, Euroligan Izar Gorriaren aurka jipoia jaso eta itxura oso kaskarra eman ostean.

Azken bi urteetako entrenatzaileen joan-etorria 2012ko azaroaren 18an hasi zen, Dusko Ivanovic bota zuten egunean. Montenegrokoak bederatzi denboraldi eta erdi eman zituen Baskonia zuzentzen.

Ivanovicen ondoren, Zan Tabak, Sergio Scariolo eta Marco Crespi izan dira arabarren entrenatzaileak. Eta orain, Ibon Navarro. Gasteiztarra izango da Baskoniako entrenatzailea Gipuzkoa Basketen aurka larunbatean jokatuko duten derbian.

Orain ikusteke dago Navarro behin-behineko konponbidea izango den, eta Laboral Kutxak entrenatzaile berri baten alde egiten duen edo ez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena