Baskonia
Azken segundoan
Erredakzioa
David Navarroren saskiratzeak erabaki du partida. Baskoniak ez du garaipenik lortu orain arte jokatutako hiru partidetan.
Andorra-Baskonia. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Laboral Kutxak ezin izan du Morabanc Andorra mendean hartu (87-85), Endesa Ligako 3. jardunaldiko neurketan. Hirugarren porrota jarraian jaso dute gasteiztarrek (orain arte jokatutako hiru liga partidetan ez dute garaipenik lortu).
Porrot mingarria izan da, neurketa azken segundoan erabaki baita. Lehen zatian Andorra izan da nagusi, baina atsedenaldiaren ostean hobera egin du Baskoniaren jokoak. Hala ere, David Navarroren saskiratzeak garaipena eman dio etxeko taldeari.
Crespiren taldeak lanean jarraitu beharko du liga bideratu nahi badu. Euroligari garaipenarekin eman dio hasiera, aste honetan, baina ligan bolada txarrean murgilduta dago Gasteizko taldea.
Fitxa teknikoa:
87 - MoraBanc Andorra (24+27+21+15): Schreiner (14), Navarro (13), Betinho (4), Ivanov (14), Bogris (14) -hasierako boskotea- Trias (8), Roman (9), Green (11), Blanch (0).
85 - Laboral Kutxa (21+17+26+21): Heurtel (0), Bertans (14), San Emeterio (17), Shengeila (12), White (12) -hasierako boskotea- Iverson (16), Causeur (8), Perkins (2), Tillie (4), Johnson (0).
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa