Baskonia
Jokalari berria
Erredakzioa
Jokalariak 25 urte ditu, eta 1,96 metroko altuera. Sacramento Kings taldetik dator, aurreko bi urteak Indiana Pacersen eman ostean.
Orlando Johnsonek urte baterako fitxatu du. Argazkia: Baskonia.
Laboral Kutxa Baskoniak Orlando Johnson eskolta fitxatu du, urtebeterako.
Johnsonek 25 urte ditu, eta 1,96 metroko altuera. Sacramento Kings taldetik dator, aurreko bi urteak Indiana Pacersen jokatu ostean. Indianak 2012ko draftean aukeratu zuen.
Jokalariak Orlandoko Udako Liga jokatu du, eta, batez beste, zenbaki hauek lortu ditu lau partidetan: 10,8 puntu, 4,5 errebote eta 1,15 asistentzia.
Johnson gasteiztarrek 2014-15 denboraldirako egin duten bosgarren fitxaketa da, eta astelehenean iritsiko da Euskal Herrira, denboraldi-aurrea hasteko.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa