12:24

Baskonia

2014-2015. denboraldirako

Querejetak talde lehiakorra osatzea espero du

Laboral Kutxa Baskoniako presidenteak argi dauka Scariolok ez duela taldea zuzentzen jarraituko. Oklahoma eta Pleissen arteko akordioa kolokan dago, eta Heurtelek taldean jarraituko duela dirudi.

  • Josean Querejeta. Argazkia: EiTB

    Josean Querejeta, Saski Baskoniako presidentea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kuxa Baskoniako presidentea den Josean Querejetak 2014-2015. denboraldirako talde lehiakorra osatzea espero du. EFE agentziari emandako elkarrizketan, taldeak "lehiakortasuna eta izaera" berreskuratzea nahi duela adierazi du.

Iragan denboraldiko balantzea egiterakoan, Querejeta argia izan da. "Lehiakortasun falta" nabaritu zion taldeari denboraldiko partida batzuetan eta "emaitza hobeak" espero zituela aitortu du. "Lesioen eragina" ere kontutan hartzekoa izan zela gaineratu du Baskoniako presidenteak.

Datorren denboraldiari begira, badirudi Tibor Pleiss eta Thomas Heurtel jokalariek taldea utz dezaketela. Bazirudien NBAko Oklahoma taldeak Pleiss fitxatuko zuela, baina fitxaketa zaildu egin da. Dena den, Querejeta lasai dago Pleissek NBAra jauzia ematen badu, Baskoniak etekin ekonomikoa aterako baitio operazioari. Heurtelen kasuan zurrumurru eta albiste ugari atera dira azken asteetan. Zurrumurru guztiek Baskoniatik kanpo kokatzen dute jokalaria, baina Josean Querejetaren ustez, “taldean geratzeko aukera asko ditu”.

Baskoniako presidenteak argi utzi duen beste kontu bat entrenatzailearena izan da. Sergio Scariolok ez du Laboral Kutxa Baskonia zuzentzen jarraituko nahiz eta beste urte baterako kontratua duen. "Sergio Scariolo entrenatzaile oso ona da, baina egoerak ez jarraitzera behartzen ditu bi aldeak. Kontratua eteteko akordiora iritsiko gara", esan du Querejetak.

Zurrumurruen garaia da orain eta jokalarien zein entrenatzaileen izen asko azaldu diren arren, Querejetak lasaitasunez hartu nahi du fitxaketen kontua. "Zurrumurruek Baskonian kokatzen dituzten jokalari guztiak kontutan hartzen baditugu 29 jokalari izango genituzke. Azaleratu diren jokalari eta entrenatzaile guztietatik, norbait etorriko da", azpimarratu du Laboral Kutxa Baskoniako presidenteak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    09 16:15 - 18:15 FUTBOLA | Vila-real vs Alaves
    09 17:15 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena