Baskonia
Euroliga Top 16
Erredakzioa
Baskoniak berriz galdu du Euroligan, ia sailkatuta dagoen Armani Milanen aurka. Hackett eta Pleiss, etxeko taldearen onena, kanporatu zituen epaileak.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Baskoniak berriz galdu du Euroligako Top 16an, eta sailkapenean soilik bi garaipen dituela, ia ezinezkoa da hurrengo fasera igarotzea. Armani Milan oso nagusi izan zen Buesa Arenako neurketan (65-83). Tibor Pleissen eta Daniel Hacketten arteko liskar batekin bukatu zuen partidak.
Milan aurkaria zapaltzen atera zen Baskoniako kantxara, eta gehiegi urrundu zitzaien etxekoei markagailuan. Baskoniaren erreakzioa berandu heldu zen, baina lehenengo laurdenaren bukaeraren eta bigarrenaren hasieraren artean lortutako 14-0eko partziala, Tibor Pleissen tantoekin, Laboral Kutxak aurretik jartzea lortu zuen, lehenengo eta azken aldiz, 12. minutuan (26-25).
Baskoniak Milanen hasierako nagusitasunak sortutako aldea gutxitzea lortu zuen. Hala ere, kanpokoek, taldeko bigarrenak, jokoa erakutsi zuten eta, baskonisten erresistentzia eskasaren aurrean, berriz ihes egin zuten. Momentu horretatik aurrera, Baskonia beti aurkariaren itzala izan zen.
Pleiss taldeko onena izan zen, alde handiarekin: 30 puntu, 13 errebote eta 43 puntuko balorazioa. Lesio batetik itzuli zen, eta oraindik herren eta hasieratik jokatu gabe, partida bikaina jokatu zuen. Aurrean oso talde nagusiagoa izan zuen, momentu onean. Langford, 12 punturekin, Jerrells, 17rekin, eta Gentile, 13rekin, izan ziren Milaneko onenak.
Pleissen lanak Baskonia Milanetik 7 puntura utzi zuen atsedenalditik bueltan, baina Milanek eta Langfordek neutralizatu zituzten baskonistak. Laugarren laurdenaren hasieran, Pleissen eta Hacketten arteko borroka batek neurketaren amaiera itsustu zuen. Kiroltasunik gabekoa adierazi zuen epaileak, bi jokalarientzat. Laboral Kutxa, berriz, hurrengo fasea ezin urrunago dauka, eta soilik Endesa Ligan pentsatu beharko du.
FITXA TEKNIKOA
Laboral Kutxa: Heurtel (2), Causeur (7), San Emeterio (3), Nocioni (6), Diop (2) -hasierako boskotea-, Poeta (2), Mainoldi (3), Hanga (8), Causeur (7), Pleiss (30).
Armani Milan: Hackett (9), Melli (6), Moss (6), Langford (12), Samuels (15) -hasierako boskotea-, Gentile (13), Lawal, Wallace (5), Jerrells (17), Cerella, Kangur.
Partzialak: 19-25, 17-25, 19-17 eta 10-16.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa