20:17

Baskonia

Valentzia Basketen aurka

Odom ez da Baskoniak behar zuen pizgarria izan (67-55)

Erredakzioa

Rafa Martinezek eman dio zentzua Valentziaren jokoari, eta baskoniarrak ez dira markagailuari buelta emateko gai izan.

  • Valentzia Basket-Laboral Kutxa. Argazkia: EFE

    Valentzia Basket-Laboral Kutxa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxak porrota jaso du Valentzia Basketen aurka, Endesa Ligako 21. jardunaldiko partidan (67-55 ). Akatsez beteriko neurketa izan da, eta etxekoak Rafa Martinezen jokoari esker nagusitu dira. Lamar Odom ez da Baskoniak behar zuen pizgarria izan.

Ahulegi hasi du partida Gasteizko taldeak, baina Tibor Pleissen lidergopean suspertu da Baskonia. Hala ere, Sergio Scariolo ez zegoen ikusten ari zenarekin konforme, eta Lamar Odom ateratzea erabaki du.

Rafa Martinezek eman dio zentzua Valentziaren jokoari. Berari esker, partidan sartu dira Dubljevic, Doellman eta Romain Sato. Azken laurdenean markagailuari buelta ematen saiatu dira baskoniarrak, baina baloi gehiegi galdu dituzte eta ez dira partida irabazteko gai izan.

Fitxa teknikoa:

67.- Valentzia Basket (19+13+23+12): Van Rossom (5), Ribas (-), Sato (10), Doellman (15), Triguero (-) -hasierako boskotea- Dubljevic (17), Rafa Martínez (11), Lafayette (6), Barton (-) eta Lavrinovic (3)

55.- Laboral Kutxa (16+19+11+9): Heurtel (11), Jelinek (2), San Emeterio (6), Nocioni (6), Pleiss (12) -hasierako boskotea- Mainoldi (10), Odom (2), Hanga (6), Van Oostrum (-) eta Caseur (-).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena