22:31

Baskonia

Euroliga

Baskonia ezinean aritu da Unicajaren aurka, Odomen debutean (71-81)

Erredakzioa

Unicaja 23 puntuko aldea lortuta heldu da lehen zatiaren amaierara Baskoniaren izar berriak debutatu duen egunean. Baskoniak are zailago du orain hurrengo fasera igarotzea.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europan ia etorkizunik ez izan arren, afizioari garaipen polita oparitzeko aukera zuen Baskoniak bere izar berriak debutatu duen egunean. Lamar Odomek lehenengo partida jokatu ondoren, taldeak garaipen bakarrarekin jarraitzen du Euroligan.

Laboral Kutxak oso gaizki hasi zuen neurketa, defentsan eta erasoan. Unicajak 26 puntu lortu zituen lehenengo laurdenean, Baskonia 10 puntu atzetik zegoela. Errebotearen estatistikak argi uzten zuen bien jokoaren arteko aldea: 2-12.

Bigarren laurdenean, Sergio Scariolok debuta oparitu zion Lamar Odomi. Kantxan presentzia nabaria izan arren, argi geratu ziren entrenamendu falta eta jokatu gabe igarotako denbora. Izarrak bi falta egin zituen, bi errebote harrapatu zituen, eta hiruko jaurtiketa bat egin baina huts egin zuen. Neurketako alderik handienarekin (23 puntukoa) joan zen Unicaja atsedenaldira, Caner-Medley, Kuzminskas eta Granger jokalarien jokoari esker, eta Baskoniak guztiz galduta zirudien.

Hirugarrenean, etxeko taldeak erantzuna eman zuen, eta aldea murriztea lortu zuen. 20-4ko partzialari esker, 7 puntura izan zuen Unicaja, eta zaleen itxaropena berpiztu zuen. Causer eta Heurtel izan ziren susperraldi horren eragileak, bihotzak gidatutako erreakzio batean, San Emeterio eta Nocioni lagun zituztela.

Laugarren zatia 10 puntuko aldearekin abiatu zuten, baina Unicajak, indarberrituta, eutsi egin zion bukaerara arte (71-81). Baskonia ia aukerarik gabe dago Euroligan, garaipen bakarra lortu baitu orain arte.

FITXA TEKNIKOA

Laboral Kutxa: Heurtel (6), Jelinek (3), San Emeterio (17), Nocioni (18), Pleiss (8) -hasierako boskotea-, Causeur (10), Mainoldi (6), Hanga (3), Diop, Van Oostrum, Odom.

Unicaja: Dragic (2), Granger (9), Kuzminskas (11), Caner-Medley (12), Stimac (7) -hasierako boskotea-, Sabonis (2), Urtasun (10), Calloway (6), Toolson (14), Suárez (8).

Partzialak: 16-26, 8-21, 26-13 eta 21-21.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena