11:01

Baskonia

NBAko jokalari ohia

Lamar Odom, Baskoniako jokalari berria

Erredakzioa

Datozen bi hilabeteetarako fitxatu du Baskoniak. Gainera, talde gasteiztarrak kontratua denboraldia bukatu arte luzatzeko aukera dauka.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxa Baskoniak Lamar Odon jokalari estatubatuarra fitxatu du datozen bi hilabeteetarako. Gainera, talde gasteiztarrak kontratua denboraldia bukatu arte luzatzeko aukera dauka.

Odon New Yorkeko Queens auzoan jaio zen, 34 urte ditu, eta NBAn egin du bere ibilbide profesional osoa, milatik gora partida ofizial jokatuta. Hegal-pibotaren azken taldea Los Angeles Clippers izan zen, bertan jokatu baitzuen joan den denboraldia bukatu arte, eta aurretik, Miami Heat, Los Angeles Lakers eta Dallas Mavericks taldeetan jokatu du.

Odonek NBAko bi eraztun ditu (Los Angeles Lakersekin, 2008/2009 eta 2009/2010 denboraldietan), bai eta brontzezko domina bat ere, AEBetako selekzioarekin 2004ko Atenasko Joko Olinpikoetan lortua.

FITXA PERTSONALA

Izen-abizenak: Lamar Joseph Odom
34 urte   (Queens, Nueva York. AEB)
Altuera:    2,08 m
Pisua:   104.3 kg (229 lb)
Rhode Island Unibertsitatea
Draftean:   1. txandan, 4. postua. (1999 Los Angeles Clippers)
Jokatzeko lekua: hegalekoa-pibota

KIROL-IBILBIDEA

Los Angeles Clippers (1999-2003)
Miami Heat (2003-2004)
Los Angeles Lakers (2004-2011)
Dallas Mavericks (2011-2012)
Los Angeles Clippers (2012-2013)
Saski Baskonia (2013–14)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena