Baskonia
Endesa Liga
Erredakzioa
Kanaria Handia nagusi izan da ia norgehiagoka osoan zehar, eta Sergio Scarioloren gizonek ezin izan dute markagailua irauli.
Herbalife-Baskonia. Argazkia: EFE
Herbalife Kanaria Handiak 84 eta 81 gainditu du Laboral Kutxa Baskonia. Norgehiagoka orekatua eta intentsitate handiko izan da, baina Pedro Martinezen gizonak fin ibili dira une erabakigarrietan.
Hansbrough eta Newley izan dira Kanarietako taldearen jokalari onenak, eta Heurtel eta Nocioni Arabako taldeko protagonista nagusiak. Sergio Scarioloren gizonek bolada kaskarrean jarraitzen dute, eta hirugarren neurketa jarraian galdu dute.
Talde horia nagusi izan da lehenengo laurdenean, eta Ben Hansbrough eta Brad Newley nagusi izan dira erasoan (16-6). Hala ere, bigarren laurdenean Baskonia suspertu egin da, eta San Emeteriok puntu garrantzitsuiak lortu ditu (24-17). Beiranek eta Newley erasoan bikain erantzun dute, eta Herbalifek 34-19koa jarri du markagailuan. Atsedenaldira, horiak 39-30 markagailuan goitik joan dira.
Hirugarren laurdenean Nocionik erakustaldia eman du erasoan, eta Laboral Kutxak markagailua irauli du (50-51). Hala ere, Nacho Martinek eta Baezek taula azpian aise agindu dute, eta Kanaria Handiak aurrea hartu du, berriz ere (57-55).
Azkeneko laurdenean Heurtelek 72-76koa jarri du, baina Hansbroughek eta Newleyk bi hiruko garrantzitsu lortu dituzte jarraian (78-76). Azkenean, Herbalifek irabazi du norgehiagoka (84-81).
Fitxa teknikoa:
84. Herbalife Kanaria Handia (20+19+20+25): Bellas (4), Hansbrough (18), Newley (24), Baez (10) y Tavares (6) -hasierako bostekoa-, Oliver (7), O'Leary (-), Beiran (8) eta Martin (7).
81. Laboral Kutxa (10+20+27+24): Heurtel (14), Casseur (14), San Emeterio (6), Nocioni (25), Pleiss (5) -hasierako bostekoa-, Mainoldi (7), Jelinek (6), Poeta (-) eta Hamilton (4).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa