Baskonia
Endesa Liga
Erredakzioa
Zazpi talde daude Errege Koparako libre geratzen diren hiru postuengatik borrokan. Arabarrak egoera onenean dira, Fuenlabradari irabazita sailkapena ziurtatuta izango luketelako.
Baskoniak Errege Koparako hiru txarteletako bat poltsikoratu nahi du Fuenlabradan. Efe.
Laboral Kutxak Fuenlabradari egingo dio bisita igandean, Malagan jokatuko den Errege Koparako txartela lortzeko helburuarekin (zuzenean, 18:00etatik aurrera).
Baskoniarekin batera beste sei talde ari dira Koparako libre geratzen diren hiru postuengatik borrokan. Hala ere, guztien artean arabarrak dira txarteletako bat lortzeko aukera gehien dutenak, Fuenlabradari irabaziz gero, parte-hartzea ziurtatuta edukiko dutelako, beste taldeek zer egiten dutenari begira egon barik.
Scarioloren mutilak Euroligan Olympiacosen aurka galdu eta gutxira jokatuko dute Madrilen. Greziarren aurka jipoia hartu zuen Laboral Kutxak ostiralean (70-89).
Lehiaketa ezberdinek ezarritako erritmo zoroaren ondorioz, Laboral Kutxak zenbait jokalari sasoiz kanpo eta lesionatuta dauzka.
Adam Hangak mina du ezkerreko izterrean, eta Fernando San Emeteriok minutu batzuk bakarrik jokatzeko moduan dago, eskuineko orkatilan duen lesioaren errekuperazioa nola doan ikusteko.
Laboral Kutxak bederatzi aldiz jokatu du Fuenlabradaren etxean; bost partida irabazi ditu, eta lau galdu. Azken bi bisitetan nagusi izan dira arabarrak, baina, hori bai, kostata gailendu dira.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa