Baskonia
Errege Kopa 2014
Erredakzioa
Laboral Kutxak eta Gipuzkoa Basketek nahikoa dute hurrengo jardunaldian garaipena lortzearekin. Bilbao Basketek ere, badauka aukera txikiren bat.
Laboral Kutxa Baskonia. Argazkia: EiTB
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Jardunaldi bakarra falta da Endesa Ligako lehen itzulia amaitzeko eta Errege Kopara sailkatzea egongo da jokoan datorren asteburuko jardunaldian.
Laboral Kutxa Baskoniak sailkapeneko seigarren postuari eutsiko dio igandean Madrilen Fuenlabrada mendean hartzen badu. Garaipenak, beraz, Errege Koparako txartela ziurtatuko dio Scarioloren taldeari. Fuenlabradaren aurka galduta ere, Baskoniak Kopara sailkatzeko aukerak izango ditu.
Gipuzkoa Basketek ere bere esku dauka Malagan egingo den txapelketan egotea. Real Madrilen aurka galdu arren, Sito Alonsoren gizonak zortzigarren postuan daude. Igandean Estudiantesen kantxan garaipena lortu beharra beharra daukate zortzigarren. postuari eusteko eta Errege Kopara sailkatzeko. Gipuzkoa Basketek Endesa Ligako bosgarren basket-averagerik onena dauka, 55 puntukoa. Beraz, galduta ere, aurkariek baino average hobea duenez, talde donostiarrak aukerak izango lituzke sailkatzeko.
Bilbao Basket hamabigarren postuan dago. Itxuraz Errege Kopara joateko borrokatik kanpo dago, baina, matematikek Malagan egoteko ate txiki batirekita uzten diote. Bere partida irabazi eta azken jardunaldian Gipuzkoa Basket, Joventut, Cajasol eta CAI Zaragoza taldeek galtzea behar dute, eta gainera, aipatutako taldeek baino average hobea eskuratuko beharko luke.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa