Baskonia
Euroliga
Erredakzioa
Sergio Scarioloren gizonek merezitako porrota jaso dute Armani Milan taldearen aurka, bigarrena Top16an.
Armani Milan-Baskonia. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak bigarren porrota jaso du Euroligako Top16-an, Armani Milanen kantxan 83-76ko markagailuarekin galduta. Azken minutuetan bakarrik suspertu da Baskonia.
Etxeko taldea hasieratik izan da jaun eta jabe. Baskonia minutuek aurrera egin ahala sartu da partidan, baina azken segundoetan egindako bi akatsei esker zortzi puntuko errenta lortu du Armani Milanek lehen laurdenean (26-18). Samuelsek min handia egin du uztaipean, eta Baskonian Pleiss izan da onenetariko bat.
Sergio Scarioloren gizonek asko sufritu dute bigarren laurdenean, eta italiarrak hamalau puntuko abantaila izatera iritsi dira. Azkenean, atsedenaldian, 48-38koa zen markagailua.
Lehen zatiko gidoiari jarraitu dio bigarrenak. Baskoniaren gabeziak agerian utzi ditu Armanik. Gasteiztarrek baloia mugitu dute, baina ez dute saskiratzean asmatu.
Azken minutuetan laura hurbildu da Laboral Kutxa, baina susperraldia berandu heldu da eta taldeak ezin izan dio neurketari buelta eman. Nocioni izan da partidako saskiratzaile nagusia (18 puntu).
Multzoko laugarren postua eskuratzeko lan handia egin beharko du Laboral Kutxak.
Fitxa teknikoa:
83.- Armani Milan (26+22+15+20): Hackett (14), Langford (16), Gentile (10), Melli (2), Samuels (6) -hasierako boskotea-, Jerrells (16), Moss (12), Lawal (4), Wallace (3) eta Cerella.
76.- Laboral Kutxa (18+20+12+26): Heurtel (6), Jelinek (12), San Emeterio (3), Nocioni (18), Pleiss (14) -hasierako boskotea-, Poeta, Causeur (5), Hanga (6), Hamilton (12) eta Mainoldi.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa