Baskonia
76-72
Erredakzioa
Landutako garaipena izan da Scarioloren gizonek, etxean, lortutakoa. Nocioni izan da, zalantzarik gabe, partidako onena.
Laboral Kutxa-Bartzelona. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak premiazko garaipena lortu du Errege Koparako txartela lortzeko bidean. Partida handia izan da Buesa Arenakoa, eta gasteiztarrek merezitako eta landutako garaipena eskuratu dute.
Baskoniak lehen zati bikaina jokatu du. Aurreneko minutuetan aurkaria baino gehiago izan da (17-10), eta erritmoari eutsita zazpi puntuko errentarekin heldu da atsedenaldira (46-39). Scarioloren taldeak defentsa ezin hobea egin du, eta markagailuan aurretik izan da lehen bi laurdenetan. Pleiss izan da saskiratzaile nagusia aurreneko 20 minutuetan (13 puntu).
Baina argi zegoen Barçak ez zuela amore emango. Eta hala izan da. Laboral Kutxa, Nocioni ikusgarri baten lidergopean, arnasa hartu ezinik heldu da amaierara.
Intentsitate handikoak izan dira norgehiagokaren azken segundoak. Partida Nocioniren saskiratze batek eta Hamiltonen txapelak erabaki dute. Nocioni bera izan da saskiratzaile nagusia, 19 punturekin.
Fitxa teknikoa:
76 - Laboral Kutxa (26+20+11+19): Heurtel, Causeur (10), San Emeterio (8), Nocioni (19), Pleiss (17) -hasierako boskotea-, Hodge (5), Hamilton (7), Hanga (3), Mainoldi (3), Diop eta Jelinek (4).
72 - Bartzelona (20+19+14+19): Huertas (7), Navarro (9), Papanikolau (10), Nachbar (2), Tomic (12) -hasierako boskotea-, Sada (2), Oleson (10), Dorsey (8), Lorbek (7), Lampe (5) Pullen, Todorovic.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa