19:21

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxak garaipen batekin amaitu du Euroligako lehen fasea

L.E. | eitb.com

Scarioloren mutilak 84 eta 71 gailendu zaizkio Lokomotiv taldeari, eta, ondorioz, multzoko bigarren postua kendu diete errusiarrei.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxa Baskoniak garaipen batekin itxi du Euroligako lehen fasea. Arabarrek 84 eta 71 irabazi dute Buesa Arenan Lokomotiv Kubanen aurka jokatutako partida. Ondorioz, Top 16aren E multzoan lehiatuko dira.

Tentsioa falta izan zaie bi taldeei lehen laurdenean. Bi taldeetako jokalariak lasai asko aritu dira, eta lasaitasun horrek eragina izan du saskiratzeen portzentajean.  6na eta 13na egin ostean, Lokomotivek partidaren kontrola hartu du eta 2 eta 9 partziala eginda, 15 eta 22 aurreratu da. Lehen 10 minutuen amaieran, errusiarrek 7 puntuko abantaila izan dute: 20-27.

Aldaketa gutxi izan da bigarren laurdenean. Baskoniak partidan sartu gabe jarraitu du, eta Lokomotivek, berriz, erraz jokatu du, ahalegin handirik egin gabe. Gauzak horrela, Pashutinen gizonek aldea handitzea lortu dute. Atsedenaldirako 2 minuturen faltan izan dute abantailarik handiena, 12 puntukoa (31-43). Lehen zatia, 41 eta 47 amaitu da.

Bigarren zatiaren hasieran iritsi da arabarren hobekuntza. Bi aldiz lau puntura jarri dira, baina bietan errusiarrek alde egin diete berriro. Baina hirugarrenean bai, lortu dute, lau puntu alde psikologiko hori gainditzea. Hamiltonen bi hirukok puntu bakar batera jarri ditu laurdenaren amaieran: 57-58.

Azken laurdenean izan dute gasteiztarrek benetako erreakzioa. Hasi eta berehala aurretik jarri dira (hirugarrenez, lehenengo biak lehen laurdenean izan dira), eta, defentsako errebotean egindako hobekuntzari esker, aldea zabaltzea lortu dute amaierako 84 eta 71era iritsi arte.

Emaitza horren ondorioz, arabarrek multzoko bigarren postuan amaitu dute lehen fasea, eta Top 16ko E multzoan lehiatuko dira, ondorengo taldeekin batera: Fenerbahçe Ulker Istanbul (TUR),  Olympiacos (GRE), EA7 Emporio Armani Milan (ITA), FC Bartzelona, Unicaja, Anadolu Efes Istanbul (TUR) eta Panathinaikos (GRE).

Fitxa teknikoa:

84 - Laboral Kutxa (20+21+16+27): Heurtel (6), Jelinek (12), San Emeterio (3), Bjelica (15), Pleiss (6)-hasierako boskotea-, Hodge (3), Hamilton (14), Mainoldi (2), Causeur (3), Nocioni (11), Hanga (9).

71 - Lokomotiv Kuban (27+20+11+13): Williams (19), Brown (7), Kalnietis (13), Jasaitis (5), Maric (2)-hasierako boskotea-, Hendrix (2), Simon (12), Likhodey (7), Zubkov (2), Grigoryev (2), Zhukanenko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena