Baskonia
Euroliga
Erredakzioa
Gasteiztarrek azken egunetako egoera irauli behar dute: hiru porrot jaso dituzte aste eta erdian Valencia Basketen, Izar Gorriaren eta Joventuten aurka, irudi kaskarra emanda, gainera.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Laboral Kutxa Lokomotive Kubani gailendu nahi zaio ostiralean (zuzenean, 20:30etatik aurrera), Euroligako lehen faseari amaiera eman eta Top 16ari ahalik eta posizio onenean hasiera emateko.
Gasteiztarrak bigarren, hirugarren edo laugarren izan daitezke. Hala ere, Buesa Arenado partida hasten denerako, Panathinaikosen eta Makabiren arteko partidaren emaitza zeind en jakingo dute, eta horrek neurketa baldintzatuko du.
Greziarrek irabaziz gero, Baskoniak zaila izango dute bigarren postua eskuratzea eta orduan hirugarren amaitzeko aukera asko izango lituzkete. Hirugarren postu horren ondorioz, Real Madrilen, Galatasarairen eta Makabiren taldean sartuko lirateke.
Kalkuluak alde batera utzita, Laboral Kutxak azken bolada txarrari amaiera eman behar dio, aste eta erdian hiru partida galdu baititu: Valencia Basketen, Izar Gorriaren eta Joventuten aurka.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 21:00 - 23:45 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | B Serieko Finalaurrekoak: Bakaikoa vs Murua / Egiguren V vs Larrazabal |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa