Baskonia
Euroliga
Erredakzioa
Arabarrek ezer gutxi egin ahal izan dute greziarrei aurre egiteko (95-74). Andres Nocioni izan da Baskoniako jokalaririk onena: 23 puntu sartu eta 12 errebote hartu ditu argentinarrak.
Laboral Kutxak ezin izan ditu greziarrak mendean hartu. Efe.
Laboral Kutxak galdu egin du Panathinaikosen aurka 95 eta 74, Euroligako bigarren jardunaldian. Gasteiztarrek baja ugari dituzte eta zortzi jokalari bakarrik izan dituzte jokatzeko moduan.
Beste behingoz Andres Nocioni izan da Baskoniako erreferentea; 23 puntu eta 35eko balorazioa izan du argentinarrak.
Baskonia hasierako saskiratzea sartzean bakarrik izan da aurretik markagailuan. Hortik aurrera, partida greziarrena izan da: arabarren defentsa zorrotza hiruko saskiratzeekin apurtzea lortu dute behin eta berriro.
Lehen laurdenaren amaieran, Panathinaikos aurretik zen 26 eta 16.
Bigarrenean, Nocioni bikain aritu den arren, greziarrek aldea handitzea lortu dute: 50 eta 35.
Hirugarren laurdena hasi eta berehala, greziarrek hiruko hiru saskiratze sartu dituzte bata bestearen atzetik eta gasteiztarrek partidari buelta emateko zituen itxaropenari behin betiko amaiera eman diote.
Azken 10 minutuetan, greziarrek ez dute oztoporik aurkitu eta Baskoniaren ahuleziari etekina ateratzen jarraitu dute. Partida 95 eta 74 amaitu da.
Fitxa teknikoa:
95 - Panathinaikos (26+24+27+18): Ukic (6), Diamantidis (9), Maciulis (9), Lasme (9), Gist(8)-hasierako boskotea-, Bramos (21), Mavrokefalides (2), Curry (15), Fotsis (8), Batiste (5), Giankovits (3), Pappas.
74 - Laboral Kutxa (16+19+21+18): Hodge (15), Jelinek (17), Causeur (3), Nocioni (23), Pleiss (10)-hasierako boskotea-, Heurtel (5), Van Oostrum (1), Diop.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa