19:28

Baskonia

Ostiralean, 20:30ean

Baja ugari ditu Laboral Kutxak Panathinaikosi aurre egiteko

Erredakzioa

Sergio Scarioloren taldeak bederatzi jokalari bakarrik ditu jokatzeko moduan, beste guztiak min hartuta daudelako.

  • Scariolok bederatzi jokalari ditu bakarrik jokatzeko moduan. Efe.

    Scariolok bederatzi jokalari ditu bakarrik jokatzeko moduan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxak baja ugarirekin egin beharko dio aurre Panathinaikos talde indartsuari, Euroligako bigarren jardunaldian. Partida ostiralean jokatuko dute, Zipren, Greziako taldeari jarritako zigorraren ondorioz.

Sergio Scarioloren taldeak bederatzi jokalari bakarrik ditu jokatzeko moduan, beste guztiak min hartuta daudelako.

Daniel Clarkek Baskoniarekin zuen kontratua eten zuen astelehenean belaunean duen lesioa dela-eta. Thomas Kelatik, aldiz, zuntz haustuta izan zuen asteazkeneko saioan eta Fernando San Emeteriok ere arazoak ditu atzamar batean.

David Jelinek, bestalde, Txiprera joan da taldekideekin batera, baina gastroenteritisak ahulduta utzi du. Lamont Hamiltoni dagokionez, zalantzan da belaunean duen kolpearen ondorioz. Kolpe horrek Real Madrilen aurkako ligako partida jokatzea galarazi zion.

Zipreko erbestea

Jokatzeko arazo fisikorik ez duten jokalariak ondorengo hauek dira: Hodge eta Heurtel antolatzaileak, Causeur, Nocioni eta Pleiss hegalekoak, Van Oostrum eta Ilimane Diop harrobiko jokalariak, eta lehen aipatutako Jelinek eta Hamilton (nahiz eta % 100ean egon ez).

Partida Zipren jokatuko da, Euroligak Atenasetik 300 kilometrora jokatzeko zigorra jarri baitio talde greziarrari, aurreko denboraldian OAKAren aurkako partidan izandako istiluengatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena