Baskonia
Aurkezpena
Erredakzioa
"Eskaintza jaso nuenenean ez nuen zalantzarik izan", esan du jokalariek bere aurkezpenean. Hangari artroskopia egin zioten ezkerreko belaunean, uztailaren 9an.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Laboral Kutxak Adam Hanga jokalari hungariarra aurkeztu du. Hangak lau urterako kontratua sinatu du eta ezker belaunean egin zioten artroskopia gainditzeko "gogor" lan egingo duela azpimarratu du.
"Eskaintza jaso nuenean ez nuen zalantzarik izan. Kluba ezagutzen dut eta historia handia duela dakit. Hurrengo denboraldietan hemen jokatzea ona izango da niretzat, nire irudiarentzat eta nire etorkizunarentzat", esan du Budapesten jaiotako gizonak. Hangak '8' zenbakia eramango du soinean.
Jokalariari artroskopia egin zioten uztailaren 9an, ezkerreko belaunean, eta horren ondorioz ezin izango du denboraldiaurrean jokatu.
Bestalde, Baskoniako jokalari berria Euroligan debuta egiteaz eta asetan bi partida jokatu beharraz aritu da. "Esperientzia handia izango da niretzat. Hasieran gogorra izango da, baina pixkanaka-pixkanaka ohitzen joango naiz", esan du Hangak.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
08 | 21:00 - 23:45 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | B Serieko Finalaurrekoak: Bakaikoa vs Murua / Egiguren V vs Larrazabal |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa