18:27

Baskonia

Bi denboraldirako

Scariolok 'ilusioz' heldu dio bere bigarren etapari

Erredakzioa

Baskonian entrenatzaile lanetan ari zen aurreko aldian, gasteiztarrek ACB ligako lehen finala jokatu zuten 1997-98 denboraldian, eta 1999an Errege Kopa irabazi zuten.

0:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sergio Scariolok "ilusioz" eta "etorkizunari begira" ekin dio Laboral Kutxa Baskoniaren entrenatzaile lanari. Italiarraren bigarren aroa izango da gasteiztarren aulkian, 1997 eta 1999 urteen artean ere arabarren arduradun nagusia izan baitzen.

52 urteko entrenatzailea ostiral honetan aurkeztu dute. Scariolo Josean Querejeta presidentearekin batera agertu da prentsaurrekoan eta bi urterako kontratua sinatu du. Querejetaren hitzetan, aurkezpen ekitaldia taldeak izan dezakeen entrenatzailerik "onenari" "ongietorria" emateko egin dute.

Scariolok etapa berria eta duela 16 urtekoa bereiztu nahi izan ditu. Italiarrak "etorkizunean" bakarrik pentsatu nahi du, taldearekin "gauza positiboak egiteko".

Gasteizen izan zen aurreko aldian, Baskoniak ACB Ligako bere lehen finala jokatu zuen 1997-98 denboraldian. 1999. urtean, berriz, Errege Kopa irabazi zuten, Valentzian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena