Baskonia
80-90 Estudiantesen aurka
Erredakzioa
Asefa Estudiantesen aurka 80-90 galdu du Arabako taldeak. Partida honetan ez da ezer egon jokoan, baina Madrileño taldeak merezita lortu du garaipena.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Laboral Kutxak 80-90 galdu du Asefa Estudiantesen aurka Buesa Arenan. Bi taldeetako batek ere ez du ezer izan jokoan partida honetan, baina Estudiantes hobea izan da eta merezitako garaipena lortu du.
Baskoniak ez dio ondo ekin partidari, eta Estudiantes hasieratik nagusi izan da. Vidorretak zuzentzen duen taldeak azkar lortu du abantaila (9-15), eta lehen laurdena bukatu baino lehen Laboral Kutxak ez du aldeak murriztea lortu (19-28).
Bigarren laurdenean ere ez du jokoa hobetu Baskoniak. Arabako taldeak ez du ondo defendatu, eta erraztasunak eman dizkio Estudiantesi. Madrileko taldeak aise saskiratzea lortu du, eta ondorioz, 13 puntuko desabantailarekin iritsi etxeko taldea atsedenaldira (36-49).
Partidaren bigarren zatian, ez da Baskoniaren erreakzioa iritsi. Etxeko taldeak ezin izan ditu aldeak murriztu. Estudiantesek maila onean jarraitu du, eta hamalau puntuko aldea lortu du hirugarren laurdenean (54-68).
Azken laurdenean lortu du Laboral Kutxak, aldeak murriztea, eta bederatzi puntura gerturatu da. Estudianteseko jokalariek, ordea, izan dute une txarra gainditzea lortu dute, eta garaipenak ez die ihes egin (80-90).
Fitxa teknikoa:
80 - Laboral Kutxa (19+17+18+26): Cook (4), Causeur (2), Nocioni (27), N. Bjelica (1), Pleiss (5)-hasierako bostekoa-, Heurtel (11), San Emeterio (8), Lampe (13), M. Bjelica (9), Jelinek.
90 - Asefa Estudiantes (28+21+19+22): Granger (17), Kuric (25), Kirksay (11), Barnes (8), Clark (12)-hasierako bostekoa-, Fisher (4), Nogueira (7), Vicedo (2), Guerra (4), Fernandez.
Epaileak: Perez Pizarro, Castillo, Martinez Fernandez.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa