09:56

Baskonia

Euroliga: final-laurdenak

Eta orain, Moskuko CSKA

Erredakzioa

Lehen bi partidak Moskun jokatuko dituzte arabarrek, apirilaren 10ean eta 12an, 18:00etan. Hirugarrena Buena Arenan izango da, apirilaren 17an. Azken honen ordua zehaztu gabe dago oraindik.

  • Arabarrek Moskun jokatuko dituzte final laurdenetako lehen bi partidak. Efe.

    Arabarrek Moskun jokatuko dituzte final laurdenetako lehen bi partidak. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zortzi talde dira Euroligako final laurdenetan, E multzoko lehen laurak (Moskuko CSKA, Real Madrid, Anadolu eta Panathinaikos) eta F multzoko lehen laurak (Bartzelona, Olympiacos, Maccabi eta Caja Laboral). Final laurdenak apirilaren 9a eta 25a artean jokatuko dira.

Kanporaketa bost partidetan jokatuko da: lehenengo biak sailkapenean postu hobea duen taldearen etxean (Caja Laboralek Moskun jokatuko ditu). Hirugarrena eta laugarrena, aldiz, sailkapenean beherago dagoen taldearen etxean.

Zehazki, lehen bi partidak Moskun jokatuko dituzte arabarrek, apirilaren 10ean eta 12an, 18:00etan. Hirugarrena Buena Arenan izango da, apirilaren 17an. Azken honen ordua zehaztu gabe dago oraindik.

Bosgarren partida bat jokatzea beharrezkoa izanez gero, sailkapeneko hobearen etxean jokatuko litzateke (arabarren kasuan, Moskun).

Final-laurdenetako norgehiagokak:

Barcelona - Panathinaikos

CSKA Moscú - Caja Laboral

Real Madrid - Maccabi Tel Aviv

Olympiacos - Anadolu

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena