Baskonia
Euroligan
Erredakzioa
San Emeteriok ere marka historikoa egin dezake Euroligan hiruko bat gehiago sartuta, orduan 100era iritsiko baita.
Baskoniak marka berria ezarri dezake Euroligan. Efe.
Caja Laboral Baskoniari hiru saskiratze falta zaizkio Euroligan 2.000 hiruko lortzen dituen lehen taldea izateko.
Ostegunean Fenerbahçeren aurka garaipena lortu ostean, 1.997 hiruko sartu ditu Europako lehian izan den urte guztietan.
Turkiarren kontrako partidan, marka hausteko atarian izan ziren 26 saiakeretatik 11 hiruko sartutan.
Marka datorren astean erdietsi dezakete Barcelona Regalen aurka Palaun jokatuko duten norgehiagokan.
Hiruko jaurtitzaileak
Euroligan izan den urte guztietan, hirukoak jaurtitzen maisu diren jokalari ugari izan dituzte arabarrek, Mirza Teletovic, Saulius Stombergas eta Arvydas Macijauskas, esaterako.
Teletovicek eta Stombergasek Euroligako partida bakar batean sartutako hirukoen markarik onena lortu zuten, bederatzi hiruko sartuta.
Horiekin batera, Unicajako Thomas Kelatik ere bederatzi hiruko sartu zituen partida bakar batean.
San Emeterio
Baskoniako egungo jokalarien artean, Fernando San Emeteriok ere marka berria lortu dezake, Euroligan 100 hiruko lortzeko saskiratze bakarra falta zaiolako.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa