Baskonia
Akordioa
Erredakzioa
Gasteizko taldeak iragarri duenez, finantza entitatea Baskoniaren babesle nagusia izango da beste bi urtez. Kontratua ekainaren 30ean agortzen zen.
Argazkia: EFE
Saski Baskonia eta Caja Laboral kontratua luzatzeko akordio batera heldu dira eta finantza entitatea 2015eko ekainaren 30era arte talde arabarraren babesle nagusia izango da.
Gasteizko taldeak gaur iragarri duenez, finantza entitatea Baskoniaren babesle nagusia izango da beste bi urtez. Kontratua ekainaren 30ean agortzen zen.
Horrela, Caja Laboral 2014-15 denboraldiaren amaierara arte Gasteizko taldearen babesle nagusia izango da, kontratua beste bi urtez luzatu eta gero. Honenbestez, Caja Laboralek sei urte beteko ditu Baskoniaren babesle nagusi bezala.
Saski Baskoniak eta Caja Laboralek 2009-10 denboraldian aurreneko akordioa sinatu zuten. Finantza entitateak Taullel Castelloko enpresaren lekukoa hartu zuen.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa