Gipuzkoa Basket
FITXAKETA
eitb.eus
Eskolta lanetan aritzen da, eta denboraldi amaierara arte izango da Gipuzkoa Basketen elastikoa defendatzen.
Nick Zeisloft. Argazkia: @gipuzkoabasket
Albisteak (5)
Delteco GBCk Nick Zeisloft eskolta (Illinois, AEB, 1992) fitxatu du denboraldi amaierara arte. 1,93 metro luze den jokalaria Leonis Roma talde italiarretik dator, A2 West mailan jokatzen duena. Lituaniako ligan ere jardun zuen aurretik, eta bertan 12 puntu sartu ohi zituen partida bakoitzean, bataz beste.
Zeisloft Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitateen arteko ligan hezi zen, Illinoisko eta Indianako unibertsitateetan, hain zuzen ere.
OFICIAL | Nick Zeisloft llega al #DeltecoGBC hasta final de temporada.https://t.co/mnaBmkdrVB pic.twitter.com/vWT5qXRnXu
— Delteco GBC (@gipuzkoabasket) 11 de febrero de 2019
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar