Gipuzkoa Basket
85-90
Erredakzioa
Delteco GBC taldeak irauli egin du maldan gora izan duen neurketa eta irabazi egin dio Herbaliferi, 85-90eko emaitzarekin. Denboraldiko laugarren garaipena lortu du talde donostiarrak.
Herbalife Kanaria Handia - Delteco GBC. Argazkia: EFE
Delteco Gipuzkoa Basketek garaipen handia lortu du Herbalife Kanaria Handia taldearen aurka (85-90) Endesa Ligako 20. jardunaldiko partidan. Denboraldiko laugarren garaipena lortu du talde gipuzkoarrak.
Ondo ekin dio neurketari talde gipuzkoarrak. Maila ona eman du lehen laurdenean, eta zailtasunak sortu dizkio aurkariari. Lehen hamar minutuak oso parekatuak izan dira, eta etxeko taldea nagusitu da azken txanpan, eta aurrea hartu du (27-21).
Bigarren laurdenean, guztiz aldatu da norgehiagoka. Herbalife Kanaria Handia nagusi izan da hasieratik, eta abantaila handia lortzen hasi da. Hamazazpi punturainoko errenta (42-25) lortu du talde kanariarrak, eta Gipuzkoa Basket hamasei puntuko desabantailarekin joan da atsedenaldira (50-34).
Atsedenaldiaren ostean, Kanaria Handiak jarraitu du norgehiagokaren kontrola izaten. Hirugarren laurdeneko lehen bost minutuak jokatu ondoren, 14 puntuko errenta zuten etxekoek (63-49), baina Gipuzkoa Basketek lanean jarraitu du, eta desabantaila zortzi puntura murriztu du (67-59). Lan bikaina egin du talde gipuzkoarrak, eta hamar puntuko desabantailarekin iritsi da azken laurdenera (72-62).
Delteco GBC taldeak 0-6ko partzialarekin ekin dio azken laurdenari, eta lau puntura kokatu da horrela (72-68). Aurkaria urduri jartzea lortu du talde gipuzkoarrak, eta amaierarako lau minutu falta zirenean, aurrea hartu du Gipuzkoa Basketek (75-76). Etxeko taldea iritsi da aurretik azken bi minutuetara (81-80). Gipuzkoa Basketek lau puntuko errenta lortu du amaierarako 23 segundo falta zirenean, eta zazpi segundo falta zirenean hiru puntura gerturatu da Kanaria Handia (85-88). Balia Herbaliferen esku zegoenean, Delteco GBCk falta egin du, eta Paulik huts egin du bi jaurtiketetan. Burjanadzek azken saskiratzea lortu du jarraian, eta garaipena eman dio Gipuzkoa Basketi (85-90).
Fitxa teknikoa:
85 - Herbalife Kanaria Handia (27+23+22+13): Hannah (8), Strawberry (18), Rabaseda (20), Baez (11) eta Balvin (4) –hasierako taldea–, Javi Lopez (0), Oliver (7), Vene (0), Pasecniks (4), Paulí (10) eta Tillie (3).
90 - Delteco GBC (21+13+28+28): Dani Perez (15), Nevels (18), Corbacho (0), Burjanadze (17) eta Barro (2) –hasierako bostekoa–, Van Lacke (7), Maiza (0), Sekulic (20), Salvó (11) eta Bobrov (0).
Epaileak: Emilio Perez Pizarro, Juan de Dios Oyon eta Iyan Gonzalez. Xavi Rabaseda (38. min) kanporatu dute.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa