Gipuzkoa Basket
71-104
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Valdeolmillosen taldeak hortzak estutu eta aurrez aurre aritu da Pesicek gidatutako taldearen aurka. Puntu bategatik gailentzera ere iritsi dira, baina talde kataluniarra nagusi izan da.
Bartzelona-Delteco GBC. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Illunben Bartzelonaren aurka zeinak lidertza ezarri duen Donostiako taldeari nagusitasunez gailenduz (74-104).
Garaipen gosez den Valdeolmillosen taldeak sufritu behar izan du hasieratik, talde kataluniarrak indartsu ekin baitio norgehiagokari.
0-5eko partzialarekin hasi da partida, baina Garreth Nevells amerikarrak argi izan du eta bereak eta bi egin ditu taldea aurkariarengatik gehiegi ez aldentzeko.
Bigarren laurdenean, ordea, Bartzelonak sufritu egin du Corbachok abilezia galanta erakutsi baitu hiruko lerroan eta Deltecok markagailua bere alde ere izan du puntu bategatik irabaziz (47-46), hala ere, gutxi iraun dio poztasunak, Bartzelonak bi puntu erdietsi baititu atsedenaldirako iritsi orduko (47-28).
Atsedenaldiak partidaren norabidea guztiz aldatu du, izan ere, gipuzkoarrak guztiz blokeatuta zelairatu dira eta ez dute Bartzelonari nola heldu asmatzerik izan, zazpi puntu soilik eginez. Defentsan ondo aritu eta markagailuan are eta abantaila handiagoa lortzen hasiak baitziren kataluniarrak.
Azken laurdenean, Bartzelona jaun eta jabe izan da 28 puntuko abantailarekin eta Valdeolmillosen taldeak hortzak estutu eta bigarren zatian Pesicen taldean aurka aurrez aurre aritu den arren, hirugarren laurdeneko abantailan min handia egin die eta ezin izan dute inolaz ere markagailua irauli.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa