Gipuzkoa Basket
Porrota
Agentziak | Erredakzioa
Tecnyconta jaun eta jabe izan da bere kantxan eta donostiarrak aukerarik gabe iritsi dira azken laurdenera.
Zaragozak ez die donostiarrei aukerarik eman. Argazkia: Efe.
Delteco GBC taldeak porrot handia hartu du Tecnyconta Zaragozaren etxean 97 eta 73. Aragoikoek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Ligan hirugarren laurdenean egindako hiruko saskiratzeei esker. Azken laurdenerako neurketa erabakita utzi dute.
Zaragoza aurretik izan da markagailua ia partida osoan, GBC 15 eta 16 aurreratu den momentua kendura. Nagusitasuna oso nabarmena izan da eta garaipena merezita lortu dute etxekoek.
Tecnyconta hasieratik hobeto atera da, eta puntuak erraz sartu ditu. Donostiarrek ez dute amore eman eta 13-11 hurbildu dira lehen laurdenean, eta 15 eta 16 aurretik jartzeko gai izan dira lehen 10 minutuak betetzeko minutu eta erdiren faltan.
Bigarren laurdenean, Zaragozak 12 puntuko aldea ere izan du 18. minutuan, baina Porfi Fisacen taldeak 1 eta 7ko partziala egin du eta 43 eta 37 iritsi dira atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean etxekoak amorruz atera dira, partida erabakita uzteko asmoarekin. Eta lortu egin dute, hiruko saskiratzeei esker. Horrela, 70 eta 52ko emaitzarekin hasi dute azken laurdena.
Partida erabakita, GBC ezinean aritu da eta Tecnycontak lasai eta eroso jokatu ditu azken minutuak. Azkenean, aragoarrak 97 eta 73 gailendu dira.
Fitxa teknikoa
97 - Tecnyconta Zaragoza (18+25+27+27): Bellas (9), Neal (14), Barreiro (3), Dragovic (15), Varnado (9) -hasierako boskotea- Sergi García (12), Mazalin (2), Michalak (8), De Jong (8), Álex Suárez (11) eta Blums (6).
73 - Delteco GCB (16+21+15+21): Dani Pérez (2), Swing (17), Salvo (7), Fakuade (3), Norel (10) -hasierako boskotea- Agbelese (6), Chery (12), Van Lacke (9), Oroz (5), Pardina (-) eta Clark (2).
eta Clark (2).Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa