Gipuzkoa Basket
75-84
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek 75-84 galdu du Illunben eta ia ezinezkoa du mailari eustea.
RETAbet.es GBC-CAI Zaragoza (75-84). Argazkia: EFE
RETAbet.es GBCk 75-84 galdu du CAI Zaragozaren aurka Illunben. Porrot honekin, Gipuzkoa Basketek ia ezinezko du datorren denboraldian Endesa Ligan jarraitzea.
Partida oso parekatua izan da hasieratik. Talde gipuzkoarrak lehen laurden ona jokatu du, eta nagusi izan da Zaragozako taldearen aurrean. Porfi Fisacek zuzentzen duen taldeak hiru puntuko abantaila lortu du lehen hamar minutuetan (18-15). Bigarren laurdena lehena baino parekatuagoa izan da. Bi taldeetako batek ere ez du markagailuan alde egitea lortu. Parekotasuna handia izan da, eta horren irudia da markagailuak atsedenaldira iristean erakusten izan duen emaitza (34-32).
Lehen bi laurdenak aurretik amaitzea lortu du Gipuzkoa Basketek, baina atsedenaldiaren ostean talde bisitaria izan da nagusi. CAI Zaragozak GBCk baino hobeto jokatu du, eta bost puntuko errenta lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (50-55). Azken laurdenaren hasieran, hamar puntuko aldea lortu du CAI Zaragozak (50-60) eta hortik aurrera maldan gora izan du partida Gipuzkoa Basketek. Amaieran, gipuzkoarrek ezin izan dute aurkako emaitza irauli eta porrota jaso dute (75-84).
Fitxa teknikoa:
75.- RETAbet.es Gipuzkoa Basket: Llompart (12), Dean (14), Grimau (5), Landry (14), Agbelese (6)- hasierako bostekoa- Doblas (9), Vrkic (13), Olaizola, Otegi (2), Motos, Lawrence eta Soluade.
84.- CAI Zaragoza: Bellas (4), Linhart (5), Benzing (15), Fotu (8), Norel (6)- hasierako bostekoa- , Pere Tomas (4), Kravtsov (12), Jelovac (25), Henry (4). Sastre (1) eta Sergi Gracia.
Epaileak: Conde, Guirao eta Sacristan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa