16:53

Gipuzkoa Basket

79-121

RETAbet.es GBCk jipoia jaso du Valentziaren eskutik

Gipuzkoa Basketek 79-121 galdu du Illunben eta jaitsiera gero eta gertuago du. Valentziarrek marka berria ezarri dute, 21 hiruko sartuta.

4:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

RETAbet.es GBCk porrot mingarria jaso du Valentziaren aurka, 79-121eko emaitzarekin. Gipuzkoa Basketek jipoia jaso du, eta oso gertu du jaitsiera. Talde gipuzkoarrak miraria behar du datorren denboraldian Endesa Ligan jarraitzeko.

Hasieratik nagusi izan da Valentzia Illunben. Valentziarrek azkar lortu dute markagailuan alde egitea eta lehen hamar minutuetan bederatzi puntuko aldea lortu dute (19-28). Bigarren laurdenaren erdialdean 30-50eko emaitza adierazten izan du markagailuak eta Gipuzkoa Basket hamabost puntuko desabantailarekin iritsi da atsedenaldira (45-60).

Hirugarren laurdenean geratu da partida guztiz erabakita. Gipuzkoa Basket ezinean ibili da, eta talde bisitariak erakustaldia eman du, 30 puntuko zuloa irekita (66-96). Azken laurdnean, RETAbet.es GBC behera etorri da, eta jipoi ikagarria jaso du (79-121).

Fitxa teknikoa:

79.- RETAbet.es Gipuzkoa Basket: Llompart (7), Vrkic (13), Grimau (7), Landry (27), Doblas (5)- hasierako bostekoa- Agbelese (6), Soluade (3) Lawrence (9), Motos, Olaizola (2).

121.- Valentzia Basket: Rafa Martinez (19), Vives (9), Sato (2), Sikma (15), Hamilton (21)- hasierako bostekoa- Stefansson (8), San Emeterio (7), Dubjevic, Trias (4), Shurna (9), Diot (20), Lucic (7).

Epaileak: Hierrezuelo, Oyon eta Zamorano.

Partzialak: 19-28; 45-60- atsedenaldia- 66-96; 79-121.

66-96; 79-121.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena