Gipuzkoa Basket
71-80
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek 71-80 galdu du Illunben eta gero eta zailago du mailari eustea. Lehen laurden kaskar batek aukerarik gabe utzi du Fisacek zuzentzen duen taldea.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
RETAbet.es Gipuzkoa Basketek 71-80 galdu du Iberostar Teneriferen aurka Illunben eta talde gipuzkoarrak gero eta zailago du datorren denboraldian Endesa Ligan jarraitzea.
Lehen laurden kaskarra jokatu du euskal taldeak eta garesti oradindu du patida amaieran. Kanariar Uharteetako taldearen aldeko 9-24ko emaitzarekin amaitu dira lehen hamar minutuak. Bigarren laurdenean, aldiz, Gipuzkoa Basketek bere jokoa hobetzea eta aldeak murriztea lortu du. Fisacek zuzentzen duen taldea lau puntura jarri da (24-28), nahiz eta atsedenaldira iristean, kanariarrek zazpi puntuko abantaila izan duten (31-38).
Atsedena hartu eta kantxara itzultzean Abromatisek bi hiruko jarraian sartu eta talde gipuzkoarraren erreakzioa moztu du. Iberostar Tenerife berriro aldeak handitzen hasi da, eta 11 puntuko errenta lortu du azken laurdenari ekiteko (48-59). Partidako azken hamar minutuetan Gipuzkoa Basket behera etorri da, eta Iberostar Tenerifek garaipena lortu du (71-80).
Fitxa teknikoa:
71 - Rebabet.es GBC (9+22+17+23): Llompart (10), Motos, Landry (11), Wear (2), Doblas (5)- hasierako bostekoa- Andres Rico (4), Urtasun (12), Olaizola (2), Grimau, Agbelese (6), Vrkic (19).
80 - Iberostar Tenerife (24+14+21+21): San Miguel (14), Beiran (6), Richotti (21), Abromaitis (19), Jones (4)- hasierako bostekoa- Salva Arco (1), Niang, Sekulic (11), O'Leary (4), White.
Epaileak: Perez Pizarro, Araña eta Cardus.
aña eta Cardus.Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa