Gipuzkoa Basket
79-87
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek 79-87 galdu du Kopako azpitxapeldunaren aurka. Lehia parekatua izan da, eta kanariarrek eraman dute garaipena azken jabetzak hobeto jokatu ostean.
RETAbet.es GBCk 79-87 galdu du Herbaliferen aurka. Argazkia: EFE
RETAbet.es GBCk partida handia jokatu du Herbalife Gran Canaria taldearen aurka, baina porrota jaso du Illunben, 79-87ko emaitzarekin. Horrenbestez, talde gipuzkoarrak Endesa Ligako sailkapeneko azken postuan jarraitzen du.
Lehen laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeak ondo ibili dira erasoko eta defentsako jokoan; ondorioz, lehen hamar minutuak berdinduta bukatu dira (24-24). Bigarren laurdenean ere lehia estua izan dute GBCk eta Herbalifek, baina Kanariar Uharteetako taldeak gehiago asmatu du aurkariaren sakian eta sei puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristean (43-49).
Hirugarren laurdenean Gipuzkoa Basketek ez du ondo jokatu eta Herbalifek aldeak pixka bat handitzeko baliatu du etxeko taldearen une txarra. Dena den, Fisacek zuzentzen duen taldeak aurkaria gehiegi ez aldentzea lortu du (63-72). Bederatzi puntuko desabantailarekin ekin dio, beraz, azken laurdenari GBCk. Une batez markagailuan gerturatzea lortu du Gipuzkoa Basketek, baina azken jabetzak hobeto jokatu ditu Herbalifek eta bisitariek eraman dute garaipena (79-87).
Fitxa teknikoa:
79 - Rebabet.es GBC (24+19+20+16): Llompart (18), Urtasun (17), Vrkic (7) Landry (14), Agbelese (1)- hasierako bostekoa- Doblas (8), Olaizola, Grimau (9), Lawrence (3), Wear (2), Rico,
87 - Herbalife Gran Canaria (24+25+23+15): Oliver (20) , Newley (3), Salin (11) , Baez (7) , Omic (5) -hasierako bostekoa-, Pangos (18), Savane (7), Pasenics (5), Seeley , Rabaseda (2), Pauli (2) eta Aguilar (7).
Epaileak: Peruga, Manuel eta Martinez Diaz.
Diaz.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa