20:26

Gipuzkoa Basket

Azken jardunaldia

Emaitzek Gipuzkoa Basket zigortu dute, eta maila galdu du

Agentziak | Erredakzioa

Bilbao Basketek, berriz, laugarren postua ziurtatu du eta Valentziaren aurka jokatuko du play-offetan. Baskonia, berriz, Obradoirori gailendu zaio, eta Unicajarekin neurtuko ditu indarrak.

  • Jaume Ponsarnauren taldeak ezin izan dio Zaragozari irabazi. Efe.

    Jaume Ponsarnauren taldeak ezin izan dio Zaragozari irabazi. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoa Basketek maila galdu du, CAI Zaragozaren etxean 72-65 galduta, eta Manresak Real Madrilen aurrean lortutako ezusteko garaipenaren ondorioz (80-90).

Gipuzkoarrak atzetik joan dira denbora guztian, eta ez dute kantxan agertu partidaren garrantziak eskatzen zuen tentsioa.

Fitxa teknikoa:

72 - CAI Zaragoza (13+22+17+20): Lisch (9), Sastre (2), Landry (4), Robinson (11) eta Norel (14) ?hasierako bostekoa-; Katic (4), Llompart (3), Goulding (3), Jelovac (19), Tomas (3), Juan García eta Sergi García.

65 - Gipuzkoa Basket (11+14+17+23): Jordan (9), Huertas (3), Hanley (8), Díez eta Doblas (6) ?hasierako bostekoa-; Franch (1), Grimau (11), Iarochevitch, Olaizola (4), Abercrombie (23) eta Huskic.

 

Bilbao Basket, galtzaile baina laugarren

Unicaja taldeak bost porroteko bolada txarra eten du Bilbon, Dominion Bilbao Basketi luzapenean 93 eta 94 irabazita. Hala ere, eta neurketa galdu arren, bilbotarrak izan dira hasierako helburua (laugarren izatea) lortu dutenak.

Valentziak Fuenlabradan lortutako garaipenak eta Joventutek Sevillan hartutako porrotak laugarren postua lortzen lagundu die bizkaitarrei. Valentzia izango da, hain zuzen, Sito Alonsoren taldearen aurkaria Ligako play-offetan.

Fitxa teknikoa:

93 - Dominion Bilbao Basket (22+14+16+30+11): Colom (19), Bertans (8), Mumbrú (13), Hervelle (5) eta Marko Todorovic (18) ?hasierako bostekoa-; Raúl López (2), Williams (10), Andusic (5), Dejan Todorovic (13), Mendia eta Wragge.

94 - Unicaja (19+22+17+24+12): Markovic (9), Toolson (22), Kuzminskas (13), Thomas (7) eta Vázquez (14) ?hasierako bostekoa-; Stefansson (3), Vasileiadis (12), Suárez (4), Green (6), Golubovic (4) eta Soluade.

Partzialak: 22-19, 36-41 (atsedenaldian); 52-58, 82-82 (arauzko denboran) eta 93-94 (luzapenean).

 

Laboral Kutxak seigarren amaitu du

Laboral Kutxa Baskoniak seigarren postua eskuratu du Ligako fase erregularrean Natura Monbus Obradoirori 74-79 gailendu ostean.

Galiziarrek ez zuten ezer jokoan, eta arabarrak izan dira partidaren kontrola hasieratik hartu dutenak. Hori horrela, Ibon Navarroren gizonek aurretik amaitu dituzte partidako lau laurdenak. Unicaja izango dute aurkari play-offetan.

Fitxa teknikoa:

74 - Rio Natura Monbus Obradoiro (16+18+20+20): Rafa Freire Luz (3), Adam Waczynski (7), Pavel Pumprla (11), Maxi Kleber (7) eta Juanjo Triguero (6) ?hasierako bostekoa-; Daniel Miller (6), Fran Cárdenas (8), Haris Giannopoulos (6), Alberto Corbacho (18), Pepe Pozas (-), Jesús Chagoyen (-) eta Keaton Nankivil (2).

81 - Laboral Kutxa Baskonia (24+18+16+23): Mike James (13), Fabien Causeur (10), Fernando San Emeterio (15), Kim Tillie (22) eta Colton Iverson (6) ?hasierako bostekoa-; Darius Adams (5), Tornike Shengelia (2), Adam Hanga (-), Mirza Begic (3) eta Scotty Hopson (5).

 

Final-laurdenetako norgehiagokak:

Real Madril - Herbalife Gran Canaria

Dominion Bilbao Basket - Valentzia Basket

Bartzelona - FIATC Joventut

Unicaja - Laboral Kutxa Baskonia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena