Gipuzkoa Basket
Valentziaren aurka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jaume Ponsarnauren taldea markagailuan atzetik izan da partida osoan, eta ez da neurketari buelta emateko gai izan. Etxekoek 17 hiruko sartu dituzte.
Valentzia-Gipuzkoa Basket. Argazkia: EFE
Gipuzkoa Basketek merezitako porrota jaso du Valentzia Basketen pabiloian (109-86) Endesa Ligako 28. jardunaldiko partidan.
Gipuzkoarrek joko kaskarra egin dute lehen laurdenean, eta ez dira neurketari buelta emateko gai izan. Markagailuan atzetik izan dira norgehiagoka osoan zehar. Etxekoek 17 hiruko sartu dituzte.
Fitxa teknikoa:
109 - Valentzia Basket (34+21+24+30): Vives (11), Rafa Martinez (12), Lucic (7), Harangody (14), Dubljevic (15) -hasierako boskotea- Ribas (7), Nedovic (6), Van Rossom (15), Sato (6), Lishchuk (9) Loncar (4) eta Pablo Perez (3).
86 - Gipuzkoa Basket (18+19+22+27): Jordan (10), Grimau (19), Diez (8), Hanley (8), Doblas (10) -hasierako boskotea- Huertas (12), Oroz (-), Hukskic (5), Olaizola (5), Iarochevitch (5) eta Franch (4).
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa