Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Erredakzioa
Merezitako garaipena lortu dute donostiarrek, baina ederki sufrituta. Emaitzari esker, Ponsarnauren mutilek gertuago dute datorren denboraldian Endesa Ligan jarraitzea.
Gipuzkoa Basketeko jokalariak, garaipena ospatzen. Efe.
Gipuzkoa Basketek denboraldiko zortzigarren garaipena lortu du, Obradoirori luzapenean 97 eta 94 irabazita. Sufrituta, hori bai. Alberto Corbacho izan da onena galiziarren artean; 34 puntu egin ditu.
Erronka zaila izan dute gipuzkoarrek, galiziarren aurka ez baitzuten orain arte garaipenik lortu. Horrez gain, Ponsarnauren taldeak Illunben jokatutako azken lau partidak galdu ditu.
Lehen laurdena kenduta, 11-21, oreka izan da nagusi hirugarren laurdena arte. Donostiarrek aurrea hartu eta partida irabazteko aukera argiago ikusi dute.
Azken laurdena, 83na amaitu da. Luzapenean, Jordanek eta Hanleyk taldearen ardura euren gain hartu eta taldea garaipenera eraman dute. Endesa Ligan jarraitzean gertuago du orain Gipuzkoa Basketek.
Fitxa teknikoa:
97.- Gipuzkoa Basket: Jordan (19), Dean (6), Grimau (21), Hanley (19), Doblas (7)- hasierako boskotea- Franch (5), Huertas, Olaizola, Iarochevitch (20), Huskic.
94.- Río Natura Monbus: Rafa Luz (13), Kleber (7), Waczynski (18) Pumprla (8), Miller (8)- hasierako boskotea- Corbacho (32), Triguero (3), Cárdenas, Giannopoulos, Pozas (5), Chagoyen, Nankivil.
Markagailua, laurden bakoitzean: 11-21; 35-49- atsedenaldia- 62-53; 83-83. Luzapena: 97-94.
uzapena: 97-94.Hurrengo zuzenekoak
09 | 16:15 - 18:15 | FUTBOLA | Vila-real vs Alaves |
09 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa