Gipuzkoa Basket
82-75 Manresaren kontra
Erredakzioa
Atsedenaldian, 17 puntuko errenta izan du Jaume Ponsarnauren taldeak, baina garaipena sufrituta izan da azkenean.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gipuzkoa Basketek denboraldiko bere bigarren garaipena eskuratu du, Endesa Ligako zortzigarren jardunaldiko partidan Manresa mendean hartuta (82-75). Sufritutako garaipena izan da.
Errenta hamar puntukoa zenean, partida kontrolatzeko konfiantza izan du Jaume Ponsarnauren taldeak, Deanen eta Dani Diezen lidergopean. Manresa ez da hiruko marratik fin ibili, eta atsedenaldian 50-33koa zen markagailua.
Hala ere, partidaren azken minutuetan aurretik jarri dira bisitariak (62-64) eta Donostia Arenan urduritasuna azaldu da. Suspertu da etxeko taldea eta amaierarako minutu baten faltan, bost puntuko aldea zuen (78-73). Gregorik, gainera, ez du jaurtiketa libreetatik asmatu.
Garaipen landua eskuratu dute gipuzkoarrek eta agur esan diote sailkapen nagusiko azken postuari.
Fitxa teknikoa:
82.- Gipuzkoa Basket: Jared Jordan (3), Dean (12), Jordi Grimau (18), Hanley (6), Doblas (16)- hasierako boskotea- Motos, Iarochevitch (8), Olaizola, Franch (7), Dani Díez (12), Huskic, Oroz.
75.- Manresa Bruixar: White (16), Sakic (7), Dewar (5), Grigoris (25), Rizvic (6)-hasierako boskotea- Roger Grimau (2), Alex Hernandez (4), Marc Garcia, Sabata, Samuels (10), Haritopoulos.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa