20:21

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du Gipuzkoa Basketek

Erredakzioa

15 puntuko aldea izan du Donostiako taldeak, baina sufritzen bukatu du Andorraren aurka (67-64), eta lehenengo garaipena lortu du sei jardunalditan.

1:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Landutako garaipena eskuratu du Gipuzkoa Basketek MoraBanc Andorraren aurka (67-64), denboraldiko lehenengoa. Unicaja, Real Madril eta Bartzelonaren kontra jokatu ondoren, Gipuzkoa Basketek gaurkoa zuen irabazteko partida aproposa bezala markatuta egutegian.

Etxekoen defentsako lan onari eta Deanen eta Grimauren hirukoei esker, aurretik jarri da GBC (26-22), atsedenaldirako 3 minutu falta zirenean, Andorraren hasierako nagusitasunari aurre eginez.

Hirugarren laurdenean, donostiarren aldea denboraldiko zabalena izan da (40-27), baina kanpokoek ezerezean utzi dute bukaera aldera. Gipuzkoa Basketek, azkenean, eutsi egin du, eta amaiera zaila izan arren, denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du.

FITXA TEKNIKOA

Gipuzkoa Basket: Jared Jordan (8), Jordi Grimau (14), Dean (9), Hanley (20), Doblas (13) –hasierako boskotea– Motos, Franch, Huskic (2), Iorachevitch (1), Olaizola.

MoraBanc Andorra: Schreiner (7), Navarro (13), Ivanov (6), Gomes, Bogris (11) –hasierako boskotea– Trias (2), Colom, Green (11), Blanch (11), Roman Martinez (3).

Partzialak: 13-15, 21-12, 18-13 eta 15-24.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena