22:34

Gipuzkoa Basket

33. jardunaldia

GBCk ezin izan du liderra mendean hartu (81-72)

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak partida ona jokatu du, eta madrildarrek dena eman behar izan dute garaipena eskuratu eta fase erregularreko lidergoa ziurtatzeko.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoa Basketek ezin izan du Real Madril mendean hartu (81-72) Madrilgo Kirol Jauregian jokatutako 33. jardunaldiko partidan. Talde gipuzkoarrak partida ona jokatu du, eta madrildarrek dena eman behar izan dute garaipena eskuratu eta fase erregularreko lidergoa ziurtatzeko.

Pablo Lasoren taldea hobeto hasi da, Carroll eta Llul jokalarien lidergopean, baina GBC azken minutuetan suspertu da eta 0-7ko partzial bati esker markagailuan hurbildu da. Lehen laurdena 19-16 amaitu da.

Gipuzkoa Basketek lanean jarraitu du bigarren laurdenean ere, eta lotsarik gabe aurre egin dio talde zuriari. Raul Neto erabakigarria izan da. Atsedenaldian, 40-33.

Real Madrilek 10-0eko partziala egin du lehen laurdenaren hasieran (50-33), eta errenta garrantzitsua erdietsi du markagailuan. 59-46, hirugarren laurdenaren amaieran.

Hala ere, GBCk ez du amore eman, eta etxekoen abantaila murriztu egin du (67-61). Ez dizkio gauzak erraz jarri aurkariari, baina Real Madrilek asko zuen jokoan. Llul izan da norgehiagokaren saskiratzaile nagusia (18) eta baita balorazio onena jaso duena ere (22).

Fitxa teknikoa:

81 - Real Madril (19+21+19+22): Carroll (14), Darden (10), Llull (18), Bourousis (5) eta Slaughter (3) -hasierako boskotea-, Mirotic, Rodríguez (14), Diez, Mejri (2), Yusta (2) eta Reyes (13).

72 - Guipuzkoa Basket  (16+17+13+26): Neto (17), Salgado (12), Hanley (1), Doblas (11) eta Robinson (7) -hasierako boskotea-, Motos, Huskic (4), Winchester (16) eta Olaizola (4).

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    16 Zuzenean 12:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabigarren etapa
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena